XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ur-galpena / Orduak / 5. Irudia.- Airean dagoen Modiolus demissus bibalbioaren ur-galera. Ur-galera, ehunen pisu-galera bezala adierazten da <. a) lehorpen-ganbarako airea higitzen da. b) airea geldirik dago. (COLLEMAN, 1973).

(...); hala ere, aire-korronterik deneko kasuetan, periodo hau, animalia marea-ziklo batean zehar airean dagoen bitarteko periodoaren bezalakoa izan daiteke.

Gorago aipatu denez, lehorpenarekiko erresistentziaren batezbesteko hiltze-denbora, honako bi faktoreen funtzioa da: ehunen ura galtzeko gaitasuna eta animaliaren uraren lurrinketa-tasa.

Izan ere, lehorpenarekiko erresistentzia handitzeko moldapenak, hoietako faktore batekin edo biekin erlaziona daitezke.

Animaliarentzako onargarria den ehunetako ur-galera ezagutzeko, metodo grabimetrikoak erabil daitezke; berauetan, zera egiten da: hiltze-mugara heltzeko galdu deneko pisuaren neurketa.

Marearteko animaliek pairatzen duten lehorpen-gradua oso altua da.

Ur-galeraren funtziotzat hartuz, pisu-galeraren balio maximoak (%70-80-a) zonazio-maila altuetako gasteropodoek erakusten dituzte (PRICE, 1980; ROLAND ampamp; =rLn=G, 1977) eta, jeneralean, animalien banapen-mugak, ur-galerarekiko erresistentziak berak baldintzatzen ditu (BROEKHUYSEN, 1940; DAVIES, 1969; YOUNG, 1978; BOESE ampamp; PRITCHARD, 1981) (Ikus 6. irudia).

Lurrinketa-tasa ere, kokapen bertikalarekiko erlazioan dago (...).